Osteguneko argazkiak – Photos de jeudi

 

Vidéo du meeting du 27 juillet – uztailaren 27ko ekitaldiaren bideoa

1. eguneko argazkiak – Photos du 1er jour

2016ko uztailaren 27ko ekitaldiaren hitzartzea

IMG_1297

Guk ere gure etxea !

Azkenean, guk ere gure etxea ukanen dugu !

Etxe xumea da oraindik: teilatu bat, gela andana bat eta ezkaratz haundi bat, denak elkarrekin biltzeko gisan. Xumea da, bainan gurea da! Eta, gure etxe hau ofiziala da : paperrak notarioarekin eginak dira, eta kalastran markatua da !

Orain arte, hamar bat oihal etxetan, banaturik bizi ginen, bakotxa bere alde. Oihal etxe batzuek bazuten itxura, bainan beste batzuek ez sobera, pentze zokoan erdi galdurik…

Aspaldiko asmoa zen gure etxea ukaitea… Ainitz aldiz permisa galdea pausatu izan dugu esplikatuz, guk ere besteen gisa, merezi ginduela gure aterbea…Planak egin eta arra egin izan ditugu… Bainan, aldikal permisa errefusatua zizaukun… Ez ginduen ulertzen errefusa hori, eta, ez ginduen onartzen ere funtesan! Bainan, gehiago dena, beti ta jende gutiagok ulertzen eta onartzen zuten “gainetik” heldu zen errefusa motza! Geroa gehiago jendeek pentsatu dute bazela hor mespretxu mota bat…Besteek bezainbat balio ginduela…

Hogei urtez pasa, eskatu dugu, mugitu gira, beti ta nonbre haundiagoan, beti ta aniztasun gehiago zuen mogimenduan: hautetsi, langile, enpresari, laborari, erakasle, ikasle, gizon eta emazte, zahar eta gazte… Hasiera batean, eskatzen ginduen etxe horri, “Departamendu” baten plana emana gindakon… Gero, “Lurralde Kolektibitatearena”… Eta orai, “Euskal Herri Elkargoarena”. Plan batetik bestera, ez da baitezpada diferentzi haundi haundirik, bainan, iduriz, hau onartu dute…

Ez dira hain segur, “gain hartan” bihotz haundikoak bilakatu bapatean! Bainan, beti errefusatzea ez zitaien gehiago possible : Demokratak omen dira, eta behar dute itxura salbatu!! Beharrik ez dugula amor eman hogei urte horietan ! Beharrik, bakoitzak bere sailetik egin duela bere ahal guzia! Aipatu behar da hemen Bateraren akuilu eta zubi lana 2002-ko urteaz geroztik eta azken hilabate hauetaraino, Iparralde guzia zeharkatu duen karabana pedagogikoa antolatuz… Garapen Kontseilu eta Hautetsien Kontseiluen lan paregabea ere goraipatu behar da, batezere azken lau urte hauetan, lehenik Lurralde Kolektibitateari buruz, eta gero Euskal Herri Elkargoari buruz. Eta nolaz ez gure hautetsiak: ehunka bildu direnak Hazparneko tailerretan, eta gure Herriko Kontseiluetan lan egin dutenak, herrien bi herenek Euskal Herri Elkargoaren alde bozkatzeko gisan !

Bai, zinez, gure etxea eraikitzeko prozesua luzea izan da, batzuetan etsitzekoa… eta memento berean balio haundikoa, parte hartzailea, osoki demokratikoa! Herrialde guttik izan dute parada esperientzi aberats hori bizitzeko. Orain eraikiko den etxeak historio hori guzia berekin izanen du, horrek emanen dako legitimitatea, horren gatik ditu fundazioak azkar. Izan da debate, eta ezadostasun ere: zer da gauza normalagorik? Aniztasuna eta demokraziaren oinarria da hori. Bainan orain emaitza hor da : Herrien gehiengo zabal batek aldeko botua eman du, eta demokrazia beraren izenean, emaitza hori errespetatu behar da ! Ez da atzera itzultzerik! Iparralde hunek momento historikoa bizi du !

Orai, etxe horren ibilmoldea eta lan sailak bidean ezartzeko, Herritarrek igurikatzen dutenari erantzuteko, hautetsiak pondu guzien aurreikusten ari dira, heldu den urtarrilaren lehenean sortuko den Euskal Herri Elkargoak esperantza guziak ase ditzan. Gai guziak tratatuko dira: izan dadin funzionamendua segurtatuko duten estatutoak, gobernantzia, edo fiskalitatea; Izan dadin eguneroko biziari lotuak diren gaiak: enplegua, etxe bizitza, garraioak, ingurumena, hizkuntza, laborantza, goi mailako hezkuntza eta beste…

Garaia da denak elkatzeko: nehork ez du kaltetu behar amankomunean eraiki behar dugun etxea. Lurralde osoaren arteko elkartasuna, Herritarren eguneroko beharreri erantzutea, eta Iparraldeari gorputza eta izpiritua emaitea: horra abiatzen den bidearen helmuga! Hautetsi ala jendarte zibileko kide, guziek inplikatu behar dugu bide hortan, helmuga berari buruz.

Orai pausatzen da lehen harria, eta bakotxak bere harria ekarriko du eraikuntzari, denborarik galdu gabe, urtarrilaren lehenean finkatua baita estrenaldia!

BATERAk segituko du, orai arte bezala, gogotsu eta langile !

Bai, guk ere gure Etxea izango dugu, denen Etxea ! Etxe hori izanen da, eraiki nahi duten guzien Etxea, hor sortuak edo ez… Proietoak gaitu bat egiten !

Biba Euskal Herri Elkargoa ! Biba hein hortara heltzea permetitu duten guziak!

Photos du meeting – ekitaldiko argazkiak

Auto partekatze hitzorduak  Denak Batera ekitaldira joateko

Afitxa.jpeg

 

 

Donibane Garazitik : 16:30etan Merkatu estalitik
Irisarri: 17:00etan  Kooperatifaren aintzinean
Amikuze : Donapaleuko Elizan 17:00etan
Oztibarre : Larzabalen 16 :30etan
Hazparne:  17:30etan ezker paretan
Makea: Plazan 17:30etan
Lekorne: Plazan 17:30etan
Senpere: 1609 plazan 17 :30etan
Aiherra: 17:15etan Trinkean
Isturitze: 17:00etanTrinkean
Xiberoa : Mauleko geltokian 17:00etan

 

Herri elkargoa elgarrekin eraiki dezagun!

Article d’opinion de Christine Bessonard et Andde Darraidou

Article d’opinion publié dans mediabask

Photo de mediabask

Photo de mediabask

Construisons le Pays Basque

Ca y est, nos Elus ont voté à hauteur de 70% des conseils municipaux représentant 66% de la population pour la proposition du Préfet d’un EPCI unique Pays Basque qui verra le jour le 1er janvier 2017.

Cette longue attente, depuis la demande faite par Dominique Joseph GARAT devant l’Assemblée Nationale en 1790 va se terminer enfin et le projet va se concrétiser.

Nous qui avons été Maires de Saint Pée sur Nivelle et Espelette et Présidents du Biltzar des Communes ,avons toujours eu la volonté de promouvoir un département ou une collectivité térritoriale Pays Basque qui permettrait de prendre en main notre devenir commun et d’avoir une reconnaissance institutionnelle de nos trois provinces du Labourd, de la Basse Navarre et de la Soule.

Nous sommes ravis de cette décision et espérons que la volonté démocratique sera respectée et mise en place sans obstruction n i délai.

Il va falloir construire. Construire une belle et grande maison où tout le monde se sentira bien. Elle sera pour les élus mais aussi pour l’ensemble de la population. Le projet à réaliser nous parait extraordinaire, et est aussi une chance sans précédent pour ceux et celles qui auront à le mettre en place.

Elus du Pays Basque prenez conscience du moment exceptionnel que vous allez vivre. Ce projet demandera encore des débats, créera des difficultés, se réalisera avec le temps. Mais il est pour vous,  élus du Pays Basque une  belle opportunité de construire pour les générations futures.

Vous avez montré lors des ateliers d’Hasparren que vous saviez discuter, négocier, arriver à des positions communes où il n’y aura ni commune perdante ni commune gagnante et où le bénéfice de cet EPCI sera pour tous nos bassins de vie,  pour chaque entreprise, et  chaque citoyen qui seront plus écoutés et défendus dans notre nouvelle grande région Aquitaine.

Sachez que  nous sommes fiers de vous et que vous trouverez auprès de nous et de toute la société civile du Pays Basque un appui constant pour voir ce grand projet aboutir.

Vous aussi soyez nombreux le mercredi 27 juillet à 19h au mail Chaho Pelletier à Bayonne pour fêter la création de la Communauté Pays Basque et soutenir  sa construction !

 

Christine BESSONART et Andde DARRAIDOU

Uztailaren 27an denak Baionarat

 

Uztailaren 27an asteazkenearekin, Baionan, gure etxe amankomuna, Euskal Herri Elkargoarena, denen artean sinbolikoki eraikitzeko elgarretaratuko gira.

 

Herri Elkargoarekin gure lurraldeak ainitz du irabazteko. Eztabaida demokratikoaren denboraren ondotik, erabakien denboraren ondotik, eraikuntzaren garaia heldu da!

 

Hitzordu inportantea beraz uztailaren 27an, Xaho Pelletier prentzean!