over-blog.com

Options

Fermer

Rechercher Rechercher
Administration
Connexion
Je n'ai pas encore de blog… Créer un blog

CONSULTATION 2010 INSTITUTION PAYS BASQUE

CONSULTATION 2010 INSTITUTION PAYS BASQUE

Collectivité territoriale spécifique PAYS BASQUE/Euskal Elkartea

Accueil Article suivant

BATERA mobilizazioetan parte hartu duten guziei deitzen ditu manifestaldi honetan parte har dezaten.

BATERA Plataforma 2002ko abenduan sortu zen, lau aldarrikapen inguruan: euskararen ko-ofizialtasuna, euskal departamendu baten sortzea, laborantza ganbara baten sortzea eta Unibertsitate erabakitzaile baten sortzea. Lau aldarrikapen horiek batera plazaratu dira Plataformak antolatu mobilizazio handi guzietan.

 

Aktualitatearen arabera, batzuetan aldarrikapen batzuek besteek baino oihartzun mediatiko zabalagoa ukan badute ere, Plataforma osatzen duten kideek lau eskaeren bilakaera haste-hastetik segitu dute eta elkartasun handia erakutsi diete elkarri.

 

Heldu den urriaren 24an, 5etan, Baionako karriketan, BATERA Plataformaren sortzaileetariko bat den Euskal Konfederazioa elkarteak euskararen aldeko manifestaldi handi bat antolatzen du Kontseilua elkartearekin batera. DEIADAR deitu manifestaldi honetan euskara Iparraldean hizkuntza ofiziala izan dadin aldarrikatuko da bai eta hitz emandako hizkuntza legea lehenbailehen bozkatua izan dadin ere.

 

Agiri honen bidez, BATERA Plataformak sustengu osoa erakutsi nahi dio ekimen horri eta bere kideei eta orokorki

Publié le 24/10/2009 à 00h29 dans Euskararen koofizialtasuna

Accueil

Retour sur le site classique