EuskaraFrantsesa

Euskal Herriko Lurralde Elkargoa zer den jakiteko...

pourlesnuls

Newsletter

-- HARREMANA --

Mezu bat igorri


Herritar Foroak lehen bilana

BATERA – HERRITAR FOROAK : behin behineko bilana


Batera plataformak hamabost herritar foro antolatu ditu asteburu honetan, ostiraletik igandera, Iparralde osoan, gai horren inguruan: “Euskal Herriko lurralde elkargoa: zer diozu ?

 

Foro horietan 545 jendek parte hartu dute, horien artean 80 pasa hautetsi* (diputatu, senadore eskualdeko kontseilari, kontseilari nagusi, auzapez eta herriko kontseilariak).

 

Batera plataformak eskertu nahi ditu herritar foro horietan parte hartu duten jende guziak (antolaketan parte hartu dutenak, hizlari gisa etorri direnak edo eztabaidatzera/informatzera etorritakoak). Parte hartze zabalak eta eztabaida aberatsek berriz ere erakusten dute herritarren interesa Ipar Euskal Herriko etorkizun instituzionalari buruz. Ondoko egunetan BATERA-k eztabaiden sintesia plazaratuko du.

 

Eztabaida politiko eta demokratiko hori jarraitu behar da. Alderdi, arduradun politikoek, hautetsiek eta podere publikoek sustatu eta antolatu behar dute, etorkizun hurbil batean ezinbestekoa den herritarren kontsulta prestatzeko.

 

Azkenik BATERAk oroitarazi nahi du 2012ko martxoaren 3an mobilizazio egun handia antolatuko duela Iparralde osoan.

 

Baiona, 2011ko azaroaren 20a