EuskaraFrantsesa

Euskal Herriko Lurralde Elkargoa zer den jakiteko...

pourlesnuls

Newsletter

-- HARREMANA --

Mezu bat igorri


Euskal Herriko Lurralde Elkargoa

Euskal Herriko Lurralde Elkargo baten sortzea

ikus aldarrikapenaren historikoa

Aspaldiko aldarrikapena

dominiquejoseph.garat


1790eko otsailaren 8an departamenduak sortu zituztelarik, jada ipar Euskal Herriari dagokion lurralde antolaketa baten aldeko galdea bazen eta euskaldun guziek igurikatzen zuten « hiru probintzien arteko » departamendua. 'Biltzar'eko erregistroek galde hori aipatzen dute, Dominique Joseph Garat deputatuak Pariseraino eraman zuena. Orduz geroztik, ipar Euskal Herriko biztanleek geldigabe galdegin dute bizi diren eta maite duten lurraldearen ezagupen instituzionala.



D.J. Garat deputatuaren irudia





Gaurko egoera

mapa iparralde

 

3 herrialde historikotan banatuak diren 159 herrik osatzen dute ipar Euskal Herriko lurraldea. Udalerri horiek, herri elkargotan antolatuak direnak, denak Pirinio Atlantikoetako departamenduan eta Akitania eskualdean aurkitzen dira.

Badu zenbait urte, 'Pays Basque' izeneko egitura batek ahalbidetzen dituela Departamendu, Eskualde eta Estatuarekilako hitzarmenak. Berorri esker ere sortu ahal izan dira Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua eta Euskal Herriko Garapen Kontseilua deitu elkarteak.

'Pays Pays Basque' hori Lurralde Hitzarmen baten arabera dabil, beronek tokiko politikaren ardatz nagusiak eta hauen finantzamendua finkatzen dituelarik.

Frogatu lurralde horren maila egokia izan eta dela arazo sail askoren kudeatzeko.

Baina egitura administratibo hori ez da instituzio bat. Eta frantses Estatuko lurralde erreformak (2010ko abenduaren 16an bozkatuak) 'pays' egituren eta beraz «pays Pays Basque »n ezeztatzea erakustera emaiten du.

 


Euskal Lurralde Elkargo baten sortzearen eskaera

 

Batera plataforma luzaz euskal departamendu baten sortzearen alde izan da, tokiko hautetsien gehiengoarekin. 2009 bukaeraz geroztik departamenduen ahultzea ikusirik, eskaera hori Euskal Lurralde Berezi baten aldeko aldarrikapen bilakatu da. Alde batetik, horrek instituzio ezagutze baten galde errepikatuari erantzungo bailioke ; eta bestetik, herritarrei hurbil dagoen tokiko boteregune bat bailitzateke, ipar Euskal Herriari dagokion politika baten eramaiteko gai izanik.


Lurralde Elkargo berezi batek hiru ezaugarri nagusi dauzka :

- Bozkaz zuzenki hautatu biltzar bat, politika norabideak bozkatzen eta lurraldea kudeatzen dituena.

- Lurralde Elkargoak kudea ditzakeen sailetako eskuduntzak.

- Eskuduntza horien araberako aurrekontua.

Horrelako instituzio bat, 1991az geroztik, badaukate Korsikan.


Baterarentzat, gauza garrantzitsua da, herritarrek beren lurraldearen antolakuntzan parte har dezaten. Hara zergatik, sortuz geroztik galdatzen duen plataformak, gai horri buruz jendea kontsultatua izan dadin.

Karrika manifestaldi, sinadura kanpaina,iritzi zundatze, hautetsien gehiengo alde agertze, herritar kontsulta egite, hauteskunde ezberdinetan hautagaieri dei egite.... Hainbat hitzordu, urtez urte, aldarrikapen horren aitzinarazteko.

Gaur egun, nehoiz baino gehiago, ipar Euskal Herriak instituzio berezi baten beharra badauka, bere etorkizuna eskutan hartzeko eta bere lurraldearen kudeatzeko.

 


EUSKAL HERRIKO LURRALDE ELKARGOA ORAIN !!!