EuskaraFrantsesa

Euskal Herriko Lurralde Elkargoa zer den jakiteko...

pourlesnuls

Newsletter

-- HARREMANA --

Mezu bat igorri


Euskal Herriko Laborantxa Ganbara

Euskal Herriko Laborantza Ganbara


Agerian dagoen blokadura.

Tokiko laborariek, Batera sortu aitzin, jada ikertua zuten nolakoa izanen zen bizi beharko zuten egoera. Hasteko ohartarazi behar da, Euskal Herriko berezitasunek oihartzun ttipia dutela Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganbaran.

Azken hau nahiko urrun bizi da, gehienbat mendialdean dauden Euskal Herriko laborari etxaldeetatik. Bizkitartean, laborantza sailak zeregin premiatsua betetzen du, ipar Eukal Herriaren barnekaldean « lehen enplegatzailea » denez geroz. Hala izanik ere, laborantza ganbara ofizialak ez du laborarien alderako zeregina osoki betetzen. Hara zergatik, eukal laborariek beharrezko tresnak beren aldetik sortu dituzten etxalde ttipiak bizirik atxikitzeko. Ekimen asko eta ondoriotsuak bideratu dituzte, dela Sor-marka, Idoki labela, ekoizpen biologikoen laguntzea etabar...

Aldi berean Paueko laborantza ganbara laborantza intentsiboaren aldeko inbertsioen egiten ari da. Egoera horretaz gain jakin behar da, egitura horren barneko hautes-moldeak Euskal Herriaren ordezkariei erakundeko instantzia erabakigarrietan ez diela behar bezainbat hautatuak izaiteko biderik uzten.

Horrela, Euskal Herriaren boza nehoiz entzuna izan gabe gelditzen da.

 

2005eko urtarrilaren 15a : hitzetik egintzara.

Behatze lanak egin ondoan, Euskal Herriari dagokion Laborantza Ganbara baten aldarrikapena agerian gelditzen da. Bateraren karta izenpetu duten guziek horrelako tresna baten garrantzia ikusi dute. Ondorioz, ELB sindikatuak erabakitzen du EHLG elkarte gisa sortzea.

Instituzio paralelo hori, ordea, ez da denen gustukoa. Urtarrilean berean, araudiak pausatu aitzin, "Eukal Herriko Laborantza Ganbara" izendapena frantsesez ere erabili gogo duen elkartea jaukitzeaz mehatxatzen du prefeturak. Hara zergatik, 2005eko urtarrilaren 15eko Biltzar Nagusiak euskarazko izendapena soilik atxikitzea erabakitzen duen eta beraz "Euskal Herriko Laborantza Ganbara" (EHLG) sortzen du.

Ondoko asteetan beretan, ordu arte aldarrikapen horren aitzinean entzungor egon den frantses Estatuak bere kontra erasoa bideratzen du: diru laguntzen blokeatzea, hautetsiei buruzko mehatxuak, hitzarmen ezeztatzea... eta 2008an, EHLGren kontra prefetak egin auziperatzea.

2009ko urtarrilean, Baionako auzitegiak prefetaren jaukipena baztertzen du eta elkartea libro uzten. Erabaki hori bera hartuko du Paueko auzitegiak, 2010ko otsailaren 18an. Bitarte horretan guzian, EHLGren aldera zabaltzen joan den sostenguak Euskal Herriko lurraldea gaindituko du.

 

pano2rafoto

EHLG eta haren lehendakaria sostengatzeko, 2500 bat jende bildurik Baionako auzitegi aitzinean, 2009/01/29an.

Gaurko egoera

Gaur egun, EHLGk ipar Euskal Harriko laborarien alde jarraitzen du bere lana. Nahiz eta oraino zenbait eraso gaitzesgarri gertaturik ere, auzibidearen bururatzeak lasaikiago lan egitera uzten du.

Baina, Laborantza Ganbara egitura eraginkor eta beharrezkoa bada ere, dudarik gabe, Frantziaren blokadura oraino damugarria gelditzen da, gaur egun oraindik ez baitu Laborantza Ganbara ofiziala onartzen, nahiz eta 'Euskal Herriko Laborantxa Ganbara' elkarteak, ekitaldi anitzen bitartez, maiz frogatu duen beraren beharrezkotasuna.


EHLG sostengu kanpainaren webgunea : www.ehlgdoitvivre.org

EHLG-ren webgune ofiziala : www.ehlgbai.org

logo ehlg