| Euskararen ko-ofizialtasuna |
|
Euskararen ko-ofizialtasuna Nazioarteko eta europar hainbat testuren izpiritua jarraikiz, Euskal konfederazioak1 BATERA plataformari euskararen ofizialtasunaren eskakizuna ekarri zion. Euskaren ofizialtasuna :
Euskara bezalako hizkuntza guttitu bat atxiki eta garatzeko ez da nahikoa estatua ofiziala izaitea bainan aldiz, segur da lege bermerik gabe, legez kanpo egonez gero, ezingo duela luzaran iraun.
Euskararentzat ofizialtasun estatutuak zera erran nahi du :
2002tik gertatu eboluzioak eta gaurko egoera
2005ean Podere publikoetako maila desberdinak biltzen dituen Euskararen Erakunde Publikoa sortu zen eta geroztik hizkuntza politiko publikoaren lehengo urratsak eman ditu. 2007an, Sarkozy hautagaiak lurralde hizkuntzak ezagutzeko lege proiektu bat bozkaraziko zuela hitz eman zuen. 2008an Albanel bere Kultura ministroak diputatuen aintzinean egitasmoa baieztatu zuen bainan Mitterrand, bere ordezkariaren etortzearekin proiektua bertan behera gelditu zen.
Bitartean, diputatu talde batek Konstituzioan artikulu berri bat sartzea proposatu eta lortu zuen. 75-1 izeneko artikulu horrek zera dio : “Erregioetako hizkuntzak Frantziako ondarearen parte dira.” Artikulu honen garrantzia eta ondorioak gaur arte eztabaidagai dira juristen artean.
Denbora berean, 2009 eta 2010ean bi lege proposamen pausatuak izan ziren, alde batetik frantses legebiltzarrean eta bestalde Senatuan. Orain arte gobernuak ez du ez bata ez bestea babestu. 2012ko hauteskundeei begira sozialista batzuk 2000an Konstituzio Kontseiluak moztu zuen eurokartaren bidea berriz ere irekitzea aipatzen hasi dira, Konstituzioaren aldaketarekin batera.
Bitartean, lurralde hizkuntzen aldeko mugimenduak frantses Estatu osoan mobilizatzen dira. 2009o urriaren 4ko herri mobilizazioen ondotik (Baionan 5000 jende DEIADAR manifestaldian), kanpaina handia prestatzen ari dira, 2012ko martxoaren 31an lurraldez lurralde manifestaldiekin amaituko dena.
EUSKARAREN KO-OFIZIALTASUNA ORAIN !!!
Informazio gehiago : www.deiadar.org et http://www.languesregionales.org/
|



