«

»

Jan 12 2017

Denak EHLG 2017ko urtarrilaren 21ean

Ce message est également disponible en : French

BATERA sare guziari gomita urtarrilaren 21a – EHLGan

Urteak eta urteak pasatu ditugu instituzio baten alde borrokatzen. Horren sortzea ospa dezagun beraz, Iparraldean hain sinbolikoa den toki batean:

Euskal Herriko Laborantza Ganbaran, urtarrilaren 21ean!

2002ko abenduaren 14an Batera plataforma sortzen zen lau aldarrikapenen inguruan: euskararen ko-ofizialtasuna, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Unibertsitate erabakitzailea eta euskal Departamendua. Izan euskararen ezagupena, Iparralde mailako laborantzako egitura baten ukaitea edota goi-mailako ikasketen egiteko parada, hiru puntu hauek Iparraldeko instituzio egituratze baten inguruan osatzen dira.

Hastapen batean BATERA plataformak Euskal Departamenduaren aldarrikapena ekarri baldin bazuen ere, 2010eko biltzar nagusian Lurralde Kolektibitatearen eskaera egitea erabaki zuen, Korsikaren ildotik. Geroztik, frantses gobernu desberdinek erantzun berdina eman dute behin eta berriz: eza borobila. 2014ko ekainean, Iparraldeko 10 herri elkargoak bateratzea proposatu zuen Prefetak. Eta ondoko urtean herriko kontseiluek proposamen horren alde egin zuten, gehiengo handi batez (%70). Anartean, BATERA-k ere, biltzar nagusi baten bidez, aukera hori gauzatzen laguntzea erabaki zuen 2015eko urtarrilean.

BATERAk 15 urtez borrokatu ondoren, azkenean Iparraldeak bere egitura instituzional propioa ukanen du. Aitzin-pausu inportante hau plataformak antolatu elkarretaratze eta ekintzetan mobilizatu diren guziekin ospatu nahi luke BATERAk, urtarrilaren 21ean, goizeko 10:00etan, EHLGren biltzar nagusiaren karietara. Bukaeran Batera-k iragan diren mobilizazio guzien ibilbide labur bat eginen dut.