Euskal Lurralde Elkargoa

Vendredi 11 juin 2010 5 11 /06 /2010 21:03

Tokiko erakundeen erreformaren karietara, Asanblea Nazionalean izandako azken gorabeherak aztertu zituen, atzo, Baterak. Diputatuen hitzartzeak, «bederen eztabaida astintzeko» balio izan duela baderitzote ere, plataformako kideek kezka handia agertu zuten, «egun, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko erakundetze ahalegina gibelerat, eta ez aitzina» egiten ari delako.

batera_baiona.jpg

Gaizka IROZ argazkia

Jean Lissarek adierazi zuen «argi gorria» piztu dela: «Herritarrek jakin behar dute, pays aitortzaren bidez egun dugun aitortza minimoa, 2013tik goiti desagertu egingo dela. Kontseilu Nagusiak eta Eskualdekoak ahalak galduko dituztenez, Garapen Kontseiluak ez du izango aski bitartekorik proiektuak diruztatzeko».

 Apenas ezer esaten duten arren, egoera horretaz «eragile eta hautetsi gehienak jabetu» direla gaineratu zuen Martine Bisautak.

Bateraren ustez, diputatuek «Parisetik ekarritako» sindikatu mistoaren proposamenak ez die Ipar Euskal Herriak dituen premiei erantzuten. «Noiz arte segituko dute sasi-irtenbideekin? Noiz arte `petatxoen' politika?» galdetu zuen Jakes Borthairuk, «egiazko prozesua, irekia» behar dela nabarmenduta, «pertsona helduentzako proposamenekin, eta ez korridore arteko trikimailuak».

 

Proposamen «errealista»


Azken hilabeteetan mahai gainean izan diren hiru hipotesietatik, herri elkargoa sortzearena da, beren ustetan, «proposamen serio eta errealista bakarra» eta horretan segituko dute lanean, eztabaida eragiteko.

Hautetsien erdiarekin baino gehiagorekin ari dira dagoeneko harremanetan beren jarrera argitu dezaten, eta hiru diputatuei ere hitzordua eskatu diete.

«Denei irekitako eztabaida plazaratzea ezinbestekoa da, nork bere proposamenak ekartzeko. Guk, bozen bidez hautatutako ordezkariak, eskumen propioak eta aurrekontua izango dituen herri-elkargoarena defendatuko dugu. Horrekin batera, herritarrak kontsultatzea ezinbestekoa da guretzat», esan zuen Nicolas Blainek.

 

www.kazeta.info

 

 

Publié dans : Euskal Lurralde Elkargoa
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Partager    
Samedi 29 mai 2010 6 29 /05 /2010 11:23
logo.jpg
 
Sindikatu anitza ez da Lurralde Elkargo mota bat
 
Poulou Jaunaren adierazpenen ondotik, BATERA plataformak zenbait puntu argitu nahi ditu :
 
· Asanbladan iragaten ari den Lurralde Elkargoen erreformari buruzko eztabaidaren baitan, 6. hautes-barrutiko diputatu Poulou Jaunak Euskal Herriko hainbat herritar eta hautetsiren kezka azpimarratu du, hots operazio eta politika publiko batzuen kontratazioa ahalbidetu duten tresna eta prozeduren desagerpena.
 
· Arrangura hori BATERA plataformarena ere bada. Eta Plataformaren ustez, eskumen propioak dituen eta herritarrek zuzenki bozkaz hautatu Lurralde Elkargo baten sortzea da aterabide koherente eta eraginkor bakarra. Bestalde, azpimarra dezagun aterabide honekin Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak ere bat egiten dutela, 2009ko otsailean Balladur Jaunari egin proposamenetariko bat baita.
 
· Horrek ez du deus ikustekorik herriek, Departamenduak edota Eskualdeak, hala nahi izanez gero, gaur egun indarrean den legearekin jadanik sor lezaketen bainan “mila-hosto” horri beste geruza bat gehituko liokeen sindikatu anitza bezalako dispositibo pisuarekin.
 
· Zurrumurru hori Poulou Jaunak Parisen irabazitako bataila politiko baten ondorioa dela erratea gezurra litzateke. Bestalde, Alain Marleix Jaunarekin Asanbladako pasabideetan egin solas batzuk ez dira inondik ere Euskal Herriko herritarrek behin baino gehiagotan Iparraldearentzat galdetu ezagupen instituzionalaren erantzunez Estatuak ematen duen erantzun politikotzat hartzen ahal. Eta are gutiago kontutan hartzen badugu sindikatu anitz bat sortzeko ahalmena Tokiko Elkargoek dutela, eta ez Estatuak.
 
· Jadanik aski korapilatsua den eztabaida horrek ez du nahasketa handiagoa ekarriko liokeen elementuren beharrik. 14 eta 21eko kontsultan parte hartuz milaka eta milaka herritarrek eman dioten mandatuak azkarturik, BATERA plataformak Lurralde Elkargo baten sortzerako prozesu politiko baten beharraz azalpen eta gizarteratze lana segitzen du. Ondoko asteetan berriz komunikatuko du, tokiko egitura eta arduradun politiko anitzekin bildu ondoren.
 
        2010eko maiatzaren 28a
         BATERA
 
Publié dans : Euskal Lurralde Elkargoa
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Partager    
Samedi 29 mai 2010 6 29 /05 /2010 00:22

 

argazkiak 0141Iparraldearentzat aipatu kolektibitateen arteko elkartzeak Lurralde Kolektibitatearen eskaera areagotu du

Garapen eta Hautetsien Kontseiluek baikorki hartu dute Poulouren hitzartzea

 

 

Pays egitura desagertzen denez, Ipar Euskal Herriari zein antolakuntza juridiko eman behar zaion galdetu du Frantziako Legebiltzarrean Daniel Poulou lapurtar diputatuak. Ofizialki ez bada baieztatua ere Sindikatu Misto egituraren, hau da, kolektibitateen arteko elkartzearen sorrera aipatzen da. Proposamenaz zer dioten galdetu diegu Ipar Euskal Herriaren ezagupena eskatzen duten eragileei.

 

Batera :


«Sindikatu Misto batek ez du ezer ikustekorik Lurralde Elkargo batekin»

«Daniel Poulouk hainbat herritar eta hautetsien kezka azpimarratu du, eta arrangura hau Batera plataformarena da ere. Berresten dugu eskumen propioak dituen eta herritarrek zuzenki bozkaz hautatu Lurralde Elkargo baten sortzea dela aterabide koherente eta eraginkor bakarra. Sindikatu Misto egiturarekin ez du ezer ikustekorik! Parisen bataila politiko bat irabazia izan dela erratea gezurra litzateke. Jadanik aski korapilatsua den eztabaida horrek ez du nahasketa handiagoa ekar liokeen elementurik behar. Batera-k Lurralde Elkargo baten sortzerako prozesu politiko baten beharraz azalpen eta gizarteratze lana segituko du».

Peio Etxeberri-Aintxart

ABko bozeramailea :


«Ipar Euskal Herriarentzat ez da sasi tresnarik sortu behar »

«Ele biziki ederrak dira baina Daniel Poulou ez da sekulan argiki agertu Batera-k eraman dinamikaren alde. Zinez hori pentsatzen badu, Batera-ren kanpaina sostengatu beharko du, orain egin ez duen bezala. Euskal Herriaren eta euskal herritarren botza entzunarazi nahi badu, gutxiengoa litzateke han izatea. Sindikato Mistoa ez da aukera bakarra, perspektiba arras ezberdinak izan daitezke. Oraingoz ABk bere izenean ez du bat hobesten eta Batera-ren dinamikan lerrokatzen da. Honek etorkizun instituzionalari buruzko kontsulta eskatzen du eta debate hori sortuko denean herritarrek hobetsiko dute instituzio mota bat. Gu ez gara nehor hautatzeko. Dena den, Sindikatu Mistoa maila apaleko egitura bat da, eta ez da sasi tresnarik sortu behar Ipar Euskal Herriarentzat».

Jean-Baptiste Etxeto

Garapen Kontseiluko lehendakaria :


«Euskal parlamentariek egin lanaz asea naiz»

«Euskal parlamentarioek eraman lanaz izugarri ase naiz. Hiru aldaketa proposamenk onartu zituzten eta gainera oso ongi eraman dituzte Legebiltzarrera. Sindikatu Mistoari doakionez tresna juridiko bat da eta inportantea da begiratzea zein eduki ematen diogun. Orain arte dugun gobernantza moldeak jarraitu beharko du, hau da, Euskal Herriko lurralde kolektibitate, departamendu eta eskualdearekin harremanetan. Guk hasitako lana jarraitu eta hobetu nahi dugu. Hobetu nahi dugu, pixka bat gehiago instituzionalizatuz. Beraz, izango dituen eskumenei begiratzea da inportanteena».

Xabi Larralde

Batasuneko bozeramailea :


«Autonomia behar dugu, herri bat garelako eta egitura hau delako eraginkorrena»

«Egiazko egitura instituzional bat behar dugu, eta hori Autonomia da. Onarpen politiko bat behar duen herri bat garelako eta egitura hau delako eraginkorrena. Gainera oroitarazi behar da egitura hauek bultzatuak direla Europa osoan. Ez naiz batere ados Sindikatu Mistoaren proposamenarekin. Erraitea Ipar Euskal Herriarentzat zerbait behar dela oso ongi, baina egitura honek eskumenak eta aurrekontu bat behar du. Hori demokrazia arau bat da, tokiko egiturek haien diru iturriak behar dituzte eta diru iturria ez bada tokikoa erantzukizun politikoa ez da osoa. Hain zuzen, udaletxe edota Kontseilu Orokorreko anitz ahal finantzario Parisetik dator».

Jean-Jacques Lasserre

Hautetsien Kontseiluko lehendakaria :


«Asea naiz, horrelako egitura mota bat nahi ukan dudalako betidanik»

«Poulouk gure nahiari erantzun dio. Hiru egitura aukera ikertu genituen. Nik delegaturiko eskumenak lituzkeen erakunde bat nahi ukan dut betidanik. Beraz, asea naiz. Eskertzen dut Poulou, baita Jean Lassalle, Jean Grenet eta François Bayrou, gure parlamentari guztiek segitu gaituztelako. Sindikatu Mistoa aipatua izan den aukera bat da, orain guri dagokigu honen eraikitzea. Herri kolektibitateen, departamenduaren eta eskualdearen onespena behar da. Zeren argi da nik ez dudala onartuko Sindikatu Misto bat sortzea, honen baitan ez badira gure finantzaile nagusiak (departamendu eta eskualdea) kausitzen».

Filipe Lazkarai

Autonomia Eraiki-ko bozeramailea :


«Zein eskumen behar ditugun eztabaidatzeko eta argitzeko elkar bildu behar dugu»

«Baieztatzen da azkenaldi hauetan edozein alderdi politikoetako agintariak, edozein aktore sozial zein politiko, denak ados direla errateko Euskal Herriak behar duela tokiko beharrei erantzungo duen egitura instituzional bat. Konstatozio hau denek berdin egiten dugu. Abertzaleok Euskal Herriaren ezagupena ere behar dela gehitzen dugu eta hori aldarrikatzen dugu. Euskal Herria 2010, Euskal Herria 2020... badu aspaldi Euskal Herri honetan, Pays kontratuak egiten direla eta Sindikatu Mistoa horrelako beste neurri bat besterik ez da. Bere aldera doa, eta ez du batere argitzen zein mailetan gobernu tresnak emanen dituen. Gure irudiko biziki inportantea da elkar biltzea. Elkar bildu gaitezen, denok koordinatu gaitezen funtsezko gaia aipatzeko: zein eskumen behar ditugun argitu behar da. Hori da egiazko eztabaida, denok elkarrekin eztabaidatu behar duguna».
 

Jean Telletxea

EAJko kidea :


«Poulou jarrera defentsiboan da, orain arte daukaguna mantendu nahi du»

Bi politika daude bizian: defentsiboa eta ofentsiboa. Poulou defentsiboan da, orain arte duguna mantendu nahi du. Gu EAJn borrokan gaude urrunago eramateko, egoera alda dadin; hor oraina mantentzen da: Pays egitura, Hitzarmenak, Garapen eta Hautetsien Kontseiluak mantendu behar dira. Bai, egia erreforma honekin daukaguna arriskuan dela. Baina... Larriena da Frantziak eta tokiko hautetsi handiak ez direla biharko Euskal Herria eraikitzen saiatzen. Sindikatu Mistoa kapelu batetik atera dute; ez da tokiko hautetsi handietarik heldu ez, ezta ere erreforma hau landu duten pertsonetarik. Zein egitura eta zein eskumen behar den gogoetatu behar da. Gaur egun ez dakigu deus».

Jenofa Berhokoirigoin.

Baiona
 
Publié dans : Euskal Lurralde Elkargoa
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Partager    
 
Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés