Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /homepages/14/d353895397/htdocs/wp-includes/post-template.php on line 316

BATERA plataformako gutun irekia Ipar Euskal Herriko hautesleei

Ce message est également disponible en : French

Heldu diren martxoaren 15 eta 22an, zuen herriko kontseilariak hautatuko dituzue eta lehen aldikotz
elkargoko kontseilariak ere, manera desberdin batez zuen herriko biztanle kopuruaren araberan (+/-
1000 pertsona2).
2017ko urtarrilaren 1ean sortu zen eta ordu arteko hamar herri elkargoak, 158 herriak barne, bildu
zituen Euskal Elkargoak ondoko aitzinamenduak ekarri ditu :

  • Iparraldeko lehen aitorpen politikoa eta izate instituzionala ;
  • Lurralde osoan politiko publiko koherente eta solidarioak eramateko egitura bakarra3 ;
  • Kosta nahiz barnealdeko herritarren interesen onerako eskumen berriak kudeatzeko parada ;
  • Ipar Euskal Herriarentzat finantza baliabide inportanteagoak, Estatuak isuritako diru laguntzei esker ;
  • Azken finean, lurralde indartsuago bat Akitania berrian, bere garapena modu orekatuan antolatzen ahal duena eta bere geroa eskutan hobeki hartzen ahal duena.

Hala ere, instituzio berriaren ibilmoldean arazoak agertu dira : Lurralde osoko eta tokiko mailen arteko nolabaiteko haustura, erabakien urruntzea, kritikak ez dira falta izan, 2018ko hondarrean BATERAk antolatu zuen herritar auditak azalarazi zuen bezala. Plataformak segitzen du pentsatzen Estatutu bereziko Lurralde kolektibitate batera buruz joaitea oraindanik gogoetatzekoa den ezinbesteko etapa dela.

Hauteskunde kanpaina honetako eztabaida nagusiak herri mailako arazoez emaiten badira ere, BATERA plataformak Euskal Elkargo mailako erronkek ere zuen arreta guztia merezi dituztela azpimarratu nahi du. Zuen bozak galdeginen dizueten zerrendek herri mailatik haratago Iparraldeko maila kontutan hartu beharko dute, bai eta honek eskuratu dituen eskumenak eta demokrazia hobeago bati begira gobernantza hautuak ere.

Bilkura publikoetan eta programetan Elkargoko politika publiko, haren funtzionamendu eta beharrezko eboluzioei buruzko hautagaien proposamenei erne egon beharko diezue eta bakoitzaren jarrerak kontutan hartu, zuen bozka emaiterakoan 2020ko martxoaren 15ean.

Baionan, 2020ko martxoaren 2an
BATERA Plataformak

1 BATERA plataforma 2002ko abenduaren 14an sortu zen, 5 eragilek bultzaturik : Euskal Herriko departamenduaren aldeko elkartea, hautetsien elkartea, Euskal Konfederazioa, ELB sindikatua eta unibertsitateko ikasle/irakalse kolektiboa. Bere xartak 4 pundu bitzen ditu : euskararen koofizialtasuna, Euskal departamenduaren sortzea, Laborantza ganbararen sortzea eta tokiko unibertsitatearen sortzea. Xarta hori 110 elkarte, sindikatu eta mugimenduk izenpetu zuten.
2 1000 biztanle baino gutxiagoko herrietan Elkargoko kontseilariak herriko kontseilarien artean hautatuak dira taularen ordena segituz (auzapeza, axuantak, herriko kontseiluak). 1000 biztanle baino gehiagoko herrietan hautetsiak zuzenki hautatuak dira aldi berean herriko kontseilua eta Elkargoko kontseilua osatzeko.
3 Bizilekuen Hobetzeko Programa, Mugaz gaindiko lankidetza, Europa mailakoa eta nazioartekoa, Ekonomia, Hizkuntza eta kultura politikak, Ekologia eta Energia Trantsizioa, Ura, itsas hegia eta naturaguneak, Euskal Mendialdea, Gizarte kohesioa eta ekipamendu hurbilak, Mugikortasunak, Hondakinen prebentzioa, bilketa eta balioa ematea