Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /homepages/14/d353895397/htdocs/wp-includes/post-template.php on line 317

Batera: « Ipar Euskal Herrian lurralde elkargoa sortzeko egoera aski ondua dago »…

Jakes Bortairuk, Martine Bisautak eta Sebastien Castet-ek, atzo Baionan egindako agerraldiaren bidez « mobilizazio-fase berria » iragarri du Baterak.

Lurralde kolektibitaaren erreformak geroa iluna marraztu duela « pays » egiturarendako azpimarratu du Bisautak. Baionako herri kontseilariaren ustez horrek ondorio ezin larriak ditu, « egun Ipar Euskal Herrian dagoen egitura bakarraren desagertzea delako ».

Iragan uztailaren 6an Baterak egin zuen biltzar nagusiak badira biurte eginiko kontsultaren emaitzak aitzat harturik « herritarren emen ziguten manua nola betetzea aztertu zuen ». Hala iazko martxotik egin duten lana azimarratu dute. Besteak beste Paueko Kontseiku Orokorrean jarduten duten euskal hautetsi guztiekin bilera egin dituzte, Korsikako estatus-ari buruzko azterketa birutu dute handik irakaspenak ekarriz Euskal Herrirat, eta hauteskunde guztietan -heldu den urteko Presidentziarako eta Legebiltzarrerako bozetan beste hainbeste eginen dutela aitzineratu dute- interpelazio lana burutu dute hautagai eta alderdiekin.

Bortairuren ustez, Euskal Herriak bizi duen giro politikoa berri honetan « baldintza egokiak » sumatzen dira « badira 30 urte plantzan jarri zen Ipar Euskal Herriko ezagupe instituzionalaren aldarrikapenari irtenbide hoberena emateko ».

Garapen eta Hautetsien kontseiluak afera eztabaidatzen ari den unean, « iritziak trukatuz debatea aberastea » xede duen ekimena jarriko du mahaigainean Baterak.

Azaroaren 18 eta 19an herri-eztabaidak antolatu dituzte kantonamendu guztietan. Bilera irekiak dira eta, Sebastien Castet-ek goraipatu duenez, lurralde elkargoaren sorrerari buruz mintzatzeko pentsamolde ezberdina dute jendeak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Laisser un commentaire