«

Sep 11 2018

BATERA : gobernantzari buruzko herritar audita

Ce message est également disponible en : French

Ekimenaren arrazoinak eta helburuak, zergatik eta zertarako

 

  • Urte luzez BATERA plataformak borrokatu du Iparraldeak lurralde kolektibitatea izan dezan. Hirigune elkargoa lehen urrats gisa onartu zuen 2015ean. Orain ahal bezain ongi funtziona dadin nahi du, urrunago joan nahi baitu.
  • Iparraldeko lehen instituzioa sortu bada ere, jendarteari hitza emateko helburua duen plataformaren rola ez da bukatua.
  • Anbizio handiko jendarte erne eta mobilizatu bati esker lortu da Euskal Elkargoa. Jendarte hau Iparralde mailako gobernantza demokratiko baten sakontze eta aitzinamenduen berme da etorkizunean.
  • BATERAk badaki Euskal Elkargoa xutik ezartzen segitzeko erantzutekoak diren hamaika galdera pausatzen direla oraino, egitura berria eta neurriz berezia delako.
  • Bainan azken denbora hauetan ohar batzuk entzuten dira eta batzuek plataformaren arreta piztu dute kezkagarriak baitira. Kostaldearen eta Barnealdearen arteko haustura aipu da. Jende batzuk zentralizazioaz ari dira, podere urruntzeaz, erantzun teknokratikoak ematen direla jendartean oinarritu tokiko dinamikak garatzeko partez… Lurralde poloak ez dira oraino egituratuak. Euskal Elkargoaren sortzearen oinarrian den paktu fiskala hautsi da garraio zerga aurtendanik emendatzeko erabakiarekin. Funtsezko desadostasuna baino, batzuek kontzertazio eskasa eta gauzak tarrapataka egin direla aipatzen dute
  • Hitzaren monopolioa, garaian lehen instituzio horren kontra egin zutenei ez zaie utzi behar BATERAren ustez. Batzuk buru belarri aritu ziren Elkargoa sor ez zedin. Eta segur poztuko direla sekulan Elkargoak porrot egiten badu.
  • Bainan Elkargoa defenditu eta Iparraldeko jendea informatu zuenez, BATERAri doakio orain hitza hartzea, objektibotasun osoz eta beharrez ikusmolde kritikoa agertuz, izpiritu eraikitzaile batekin.
  • Horretarako, Elkargoaren ibilmoldeari buruzko trukaketa, diagnostiko eta proposamen memento bat proposatzen du Iparraldeko jendarteari.

 

Zer nolako ekimena ?

 

  • Gobernantzari buruz : Elkargoak eraman politika publikoen irakurketa egitea ez dagokio BATERAri, lan hori alderdi politikoak bezalako eragileei baitagokie. Bainian zaintza, informazio eta proposamen lana eramaten segitu nahi du, ibilmolde instituzionala hobetzeko, ahal bezain demokratikoki eta gardentasunez jokatuz.
  • Herritar : denek parte hartzeko ahalko dute, herritarrek, elkarte, sindikatu edo alderdi kideek, hautetsiek… Haatik, lehen fasean BATERAren ustez hobe da ardura postuetan diren hautetsiek ez dezaten parte har, polarizazio eta galde-erantzun dinamika saihesteko. Lehen fasean jendearen iritzi eta pertzepzioak bildu nahi ditu eta horretarako metodo zehatza erabiliko da.
  • audita : ez da auzia. Ez da audita teknikoa, xeheki zerbitzuen lana aztertuz (Plataformak ez du horretarako denborarik ez eta gaitasunik). Iritziak, pertzepzioak bilduko ditu, kritikoak nahiz aldekoak.

Nola garatuko da ?

  • 3 faseak
    • Tokiko bilkurak + ekarpenak biltzeko internet bidezko galdategia
    • Parez pareko galderak/informazioak
    • Jardunaldiak