Jeudi 31 décembre 2009 4 31 /12 /2009 09:56

olentzero
2010ko urtearentzat lehen xedea !!!!


Parte hartuko dut BATERAren biltzar nagusian – iraganen dena urtarrilaren 9ean – Lapurdi gelan Uztaritzen

Hitz egiten dut tenorez hor izanen naizela : erran nahi baitu 9:00etan ttanko…

BNko gai-ordena : kontsultaren antolakuntzarako juridiko eta tekniko arloa, kantonamendu/hirietako arduradunak, kontsulta sostengatzen duten herrien – auzapezen – herriko kontseiluen zerrenda

Ze ! ene herria ez da agertzen? fite fite bestekin harremanetan sartu behar dut absolutuki zerbait egin behar dugu- gure herrian ere egin behar da!!!! Galdera ere egun horretan trenkatua izanen da – bi posibilitateen artean hautatu beharko dut (Hazparneko bilkuran finkatu bezala – 09/11/11an)
a) Ipar Euskal Herriko instituzio baten alde zirea ?
b) Euskal lurralde elkargo baten sortzearen alde zirea ?


Inhala jende izan behar gira BN horretan. Ene inguruko guzei gomita hau zabaltzen dut, motibatzen ditut kanpaina honetan parte hartzeko !!!

2010ko bigarren xedea !!


Ene herrian, 2010ko martxoaren 14an, BATERAk antolatzen duen kontsultan parte hartuko dut Alabaina kontsulta egina izanen da bakarrik LEKUKO jendeek antolatzen badute : ene herrian, bozka gunetik
hurbil leku bat finkatu behar dugu (herriko gela, oihal etxe ttipi bat, besteen gela..) behar den materiala atzeman (bozka kutxa – isoloir delakoak bai eta motibatuak diren pertsonak (guttienik 6 pertsona bozka bulegoka)


Kanpaina horrentzat diru lortu behar dugu
: : edozein emaitza, ideia ; ongi etorriak izanen dira, horretarako,beharrezkoa da kanpaina hau ongi eramaiteko dirua lortzeko. Igorri emaitzak : BATERA PB40 64250 EZPELETA


2010ko Beste xede inportante batzuk !!


-2010ko otsailaren 18an – Pauko auzitegian Euskal Herriko Laborantxa Ganbara sostengatuko du

-2010ko urtarrilaren 9an Bateraren BN joaiteko ez nik bakarrik joanen baina autoa beteko du

Ibiltzen naizen toki guzietan (okinean – bulegoan – errugbian – elizan – merkatuan… hots denetan! aipatuko dut BATERAren kontsulta

Publié dans : Euskal Lurralde Elkargoa
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Partager    
Retour à l'accueil
 
Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés