Lundi 1 février 2010 1 01 /02 /2010 19:02

Philippe REY

Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko auzapezek Pirinio Atlantikoetako prefetaren gutuna jaso dute azken egunotan. Idatzi horren bidez Batera plataformak eskualde hauteskundeekin batera egin nahi duen kontsulta sostenga ez dezaten eskatu die. Helburu horrekin legediak errate duena eta herri-kontsultaren antolaketan parte hartzen duten auzapezek jaso ditzaketen zigorrez mintzo da Philippe Rey prefeta. Baterako kideek ekimenak hartu duen indarra zapuzteko asmoa dagoela uste dute eta inolako oinarri juridikorik ez duela nabarmendu dute. Heldu den asteartean ageraldia eginen dute Baionan.

Philippe Rey, Pirinio Atlantikoetako prefetak Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko herriko etxetara gutunak igorri ditu auzapez eta hautetsiei, Baterak egitura instituzional propio baten beharraren gainean antolatu nahi duen kontsulta sostenga ez dezaten.

Gutunak pasa den urtarrilaren 22ko data dut, eta bertan, «Estatuaren Departamenduko ordezkari gisa», Tey-ek hauxe eskatzen die hiru larraldetako auzapezei: kontsulta horren antolaketan ez parte hartzeko, ezta laguntzeko ere.

Idatzi horretan, Frantziako legedia aipatzen du prefetak, kontsultaren antolatzaileak zigortuak izan daitezkeela gogoratzeko xede.

Baterako kide den Jakes Bortairuk GARAri adierazi dion moduan, gutun horiek auzapezei helaraziz, prefetak «nahasmendua eta beldurra» eragin nahi du kontsultaren inguruan.

«Legediak zer dioen gogora ekartzen du, baina egiten duen moduan nahasketa sortzen du», nabarmendu du Bortairuk. «Gutunean prefetak erraten du kontsulta ez dela legezkoa eta guk ez dugu erran inoiz legezkoa zenik», gaineratu du, azalduz ez dela «legez araututako kontsulta bat, herritar batzuek antolatutako galdeketa bat baizik», baina hala eta guztiz ere, «ezin da esan legez kanpokoa denik».

Bortairuren iritziz, gutun hauek auzapez batzuk gibeleraraztea dute helburu, nahiz eta «orain arte mespretxuz tratatu izan duten» Bateraren ekimena. Gogoan izan du, zentzu horretan, pasa den urtarrilaren 9an, Baionako suprefeturan, auzapezei ez zietela harrerarik egin bildutako 32.000 herritarren izenpedurak eramatera joan zirenean, eta geroztik ere apenas mintzatu direla gaiari buruz.

«Azken biltzar nagusian ohartu dira, ordea, pentsatu baino leku gehiagotan ari zirela prestatzen kontsultak, seguru asko atentzioa deitu die horrek, eta horri erantzun nahi izan diote gutun hauekin», azaldu du.

Gaia aztertu eta auzapezen iritzia plazaratzeko, etzi agerraldia eginen du plataformak eta bertan izanen dira, besteak beste, Ipar Euskal Herriko auzapezen biltzarreko burua Christine Bessonart.

www.kazeta.info

Publié dans : Euskal Lurralde Elkargoa
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Partager    
Retour à l'accueil
 
Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés