Mercredi 9 décembre 2009 3 09 /12 /2009 14:06

Herriarteko Lankidetzarako Euskal Erakunde Publikoa ote da Bateraren aldarrikapenari dagokion erantzuna ?

Ez eta hori bi arrazoi nagusirengatik.


Lehen arrazoina juridikoa da. Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoak, berezitasunaren printzipioari atxikiak diren erakunde publikoen motakoak dira.


Printzipio horren ondorio nagusia da, dagokien berezitasunerako baizik ez dezaketela erabil emana zaien eskuduntza.
Eta gure HLEP-ek, batez ere herriak elkartzen dituztelarik, nahiz eta garrantzitsuak izan, politika sail batzuetan baizik ez dezakete lan egin (adibidez : etxeko ondarkinen bilketa eta tratamendu, saneamendu, ur edangarriaren ekoizpen eta banakuntza mailan).


Beraz, Herriarteko Lankidetzarako Euskal Erakunde Publikoa ez daiteke Bateraren aldarrikapenari dagokion erantzuna izan.


Ezen bigarren arrazoina osoki politikoa da. Baterak nahi duena da ezagutza instituzionala, Estatu Errepublikarraren baitan.
Eta bakarrik esku-hartze osotasuna (hala nola herriarena eta gaur egungo departamenduarena) daukan instituzio bat baizik ez dagokio Bateraren aldarrikapenari; erran nahi baita, Euskal Herriko lurralde egokiak bere etorkizuna erabakitzeko ahalmena behar duela. Eta hori, Europar Batasunean gainetsia den ordezkuntza printzipioa baizik ez da.

Horra zergatik kontsultaren eta galdea egitearen printizipioa egokiak iduritzen zaizkigun.

Publié dans : Euskal Lurralde Elkargoa
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Partager    
Retour à l'accueil
 
Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés