Vendredi 19 février 2010 5 19 /02 /2010 01:21

O.Y. - 2010/02/19 | Euskadi Irratia0

Iparraldeko Batera plataformak galdeketa deitu du martxoaren 14rako. Herritarrek euskal lurralde elkarte sortu nahi ote duten jakin nahi dute. Nikolas Blain Batera plataformako kidea da.


kartoiak



"Albiste Faktoria" Nikolas Blain Batera plataformako kidea izan da. 75 alkatek galdeketa sostengatu dutela aurreratu du. Herri gehienetan martxoaren 14ean egingo da galdeketa, zortzi udaletan ordea martxoaren 21erako utzi dute. Blain-ek gogoratu du hamarkada bat dela galdeketa eskatzen dutela. "Ez du balio juridikorik baina bai, politikoa" erantsi du.




Prefetaren gutuna

Herri kontsultari babesa eskaini dioten alkateei, gutuna idatzi die prefetak. Mehatxu moduan hartu du Batera plataformak idatzi hori. "Ez parte hartu eta ez sustengatzeko eskatu die. Gu trankil gaude baina, bizpahiru alkatek beldur hartu dute". Dena den, Baterak gogoratu du ez dagoela arazorik. Beraien abokatuak lanean dira, ondoriorik ez dadin egon.

Haserre hitzegin du Nikolas Blain-ek prefetaren jarreraren kontra : "ez dugu onartzen horrelako mehatxurik, ez dira ezeztatzen ahal herri arteko elkarte bati. Mehatxu politikoak dira baina ekimena aurrera doa".

Antolakuntzan oso zorrotz izan nahi du Batera plataformak. "Ez gara kalapitatan hasiko, lasaitasuna nahi dugu egun horretarako eta abokatuek talde bat osatu dute arazoei aurre egiteko".

Galdeketaren emaitzari baino, parte hartzeari begiratu nahi dio plataformak eta beste behin, herritarrei bozka emateko deia egin die.

Frantzia eztabaida

Frantzian egitura instituzionalari buruzko eztabaida hasi den unean galdeketa egin nahi du Baterak. Blain-en arabera, "badirudi 2014.urterako departamenduak desagertzera doazela. Beraz, gure aldarrikapena aldatu da, ez departamentu baten alde, lurralde elkargo baten alde baizik".

 

Entzun elkarrizketa !

 


Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Partager    
Retour à l'accueil
 
Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés