Bi aste eskas gelditzen dira eskualdeko hauteskundeak aintzin eta Batera
plataforma buru belarri ari da «Euskal Lurralde elkargo baten sortzearen alde zirea ? » galderaren inguruan antolatuko duen kontsulta prestatzen. Hala nola heldu den asteburuan, bere
bozka bulego guztien arduradunak bilduko ditu (150 lagun pasa direla azaldu du plataformak), gutun azal eta bozka paperak banatzeko.
95 bat herrietan ospatuko da Batera plataformak pusatzen duen kontsulta. 150 lagun goiti buru belarri ari dira martxoaren 14an - eta AHT kari kontsulta izaten den herrietan martxoaren 21an-
eginen den kontsulta ahal bezain ongi iragaiteko.
Hala nola heldu den asteburuan, Baterak bozka bulego guztien arduradunak bilduko ditu (150 lagun pasa dira), gutun azal eta bozka paperak, eta baita bozka egunari begira kontsignak esplikatzeko
ere. Bilkura horiek ondoko herrian izanen dira :
Martxoaren 5ean, ostirala, Ziburuko, herriko etxeko pareko gela munizipalean.
Martxoaren 6an larunbata, 10:00etan :
Baionan, (Lan Burtsa);
Hazparnen (Elgar Zentroa)
Ainhize-Monjolosen ( EHLGren egoitzan).
Derniers Commentaires