BATERA Plataforma 2002ko abenduan sortu zen, lau aldarrikapen
inguruan: euskararen ko-ofizialtasuna, euskal departamendu baten sortzea, laborantza ganbara baten sortzea eta Unibertsitate erabakitzaile baten sortzea. Lau aldarrikapen horiek batera plazaratu
dira Plataformak antolatu mobilizazio handi guzietan.
Aktualitatearen arabera, batzuetan aldarrikapen batzuek besteek baino oihartzun mediatiko zabalagoa ukan badute ere, Plataforma osatzen duten kideek lau eskaeren bilakaera haste-hastetik segitu dute eta elkartasun handia erakutsi diete elkarri.
Heldu den urriaren 24an, 5etan, Baionako karriketan, BATERA Plataformaren sortzaileetariko bat den Euskal Konfederazioa elkarteak euskararen aldeko manifestaldi handi bat antolatzen du Kontseilua elkartearekin batera. DEIADAR deitu manifestaldi honetan euskara Iparraldean hizkuntza ofiziala izan dadin aldarrikatuko da bai eta hitz emandako hizkuntza legea lehenbailehen bozkatua izan dadin ere.
Agiri honen bidez, BATERA Plataformak sustengu osoa erakutsi nahi dio ekimen horri eta bere kideei eta orokorki
Aucun commentaire pour cet article
Derniers Commentaires