Iragan ekaineko 29000 sinadurek zinez garrantziazko eragina ukan dute legebiltzarre-ko hauteskundeen kanpainakari. : Euskal Departamenduari buruzko kontsulta gai bazterrezina bilakatu da eta hautagai guziek beren iritzia eman behar izan dute… Horrek alde-agertze berri batzuk ekarri dizkigu ( noiznolakoak beharbada, baina ezin uka aldarrikapenaren sozialisatzeko baliagarriak).
Bestalde, zerbitzu publiko multzo bat (AFK/CAF, Instantzia Handiko Auzitegi, URSSAF, suhiltzaile, posta bulego etabar…) mehatxatua izaiteak nehoiz baino gehiago erakusten du Euskal Departamendu baten egokitasuna eta beharra.
Indar harreman hori atxikitzeko eta hurrengo udal ala kantonal hauteskundeetan (2008ko martxoan) pisu baten ukaiteko, iduritzen zaigu, datozen bost hilabeteetan 46000 sinaduren aldeko kanpainaren sustatzea berez doan gauza dela…
« Azken esprinta » : eskas diren 16000 sinadurak 5 hilabetez eskuratzea.
Datozen bost hilabeteak kanpainako garrantzitsuenak izanen dira dudarik gabe. Edozer gertaturik ere, bi urte lehenago abiatu 46000 sinaduren aldeko kanpaina bere maila gorenean izanen da datorren otsailean.
2006ko maiatzean hasia, ipar Euskal Herriko %10a sei hilabetez lortu da (21000 sinadura 2006ko urriaren 20an). Geroztik sinadura berriak geldi gabe heldu zaizkigu eta 07/10/01ean ia 30000 sinaduratara helduak gara. Hastetik aitzinikusi 46000 sinaduretara ahal bezainbat hurbiltzea izanen da datozen bost hilabeteetan lortzeko helburua.
Itxura dezagun zer daitekeen 46000 sinaduren eragina (ia bakarrik euskal lurraldean lortuak izanik…)
‘GFA’ motako harpidetza bat abiarazten dugu. Eskas diren 16000 sinadurak 50 sinadurako 320 multxotan zatituak izan dira. Multxo baten heina da « BATERA larunbatetan » pertsona bakar batek egun osoan bataz beste biltzen zuen sinadura kopurua.(eni ere ez dauta zerbait …). Pertsona bakoitzak multxo bat edo gehiago har dezake bere gain. Engaiamendua egin daiteke ere elkarte, herri, kantonamendu, komite, kirol talde etabarren izenean… Sinadura horien eskuratzea BATERAk antolatuko dituen sinadura egunetan egin daiteke edo norberak bere gisara ofizio edota elkarte inguruan… Helburua da otsailaren 28ko –berantenez- multxo bakoitzaren 50 sinadurak Bateraren kontagailuan sartuak izaitea… Sinadura multxo bat bere gain har ez dezaketenentzat, diru sostenguan parte-hartze bat proposatzen dugu (multxo 1 =50 euro).
Helburua lor dezakegu…gaur erabakitzen baduk/badun/baduzu sinadura multxo bat hire/zure gain hartzea eta beste norbaiti harraraztea !
Sei hilabetez 21000 sinadura bildu ditugu, hire/zure laguntzaz 16000 sinadura bost hilabetez biltzea ahal duguna da. Galdea hau da : gaur egun, ipar Euskal Herrian bagirea 320 pertsona datozen bost hilabeteetan beren denboratik 5 ordu emaiteko prest direnak, 46000 sinaduretara heltzeko ? Gu guzien esku dago behar denaren egitea, otsailaren 28an erantzuna bai izan dadin.
Multxo baten hartzeko prest bazaude edota zure inguruan harrarazteko, baina konkretuki nola egin ez badakizu, dudatu gabe dei egiguzu !!! plateforme-batera@wanadoo.fr
Vos commentaires