Mardi 6 octobre 2009 2 06 /10 /2009 17:34

 

 

 

Gaur egun lurralde elkargoen erreforma berri batek erantzunik gabe utz dezakea, herrialde honetako jendartearen gehiengoak eskatu instituzioa ? Azken hamabost urte hauetan beste non ikusi da hemen bezalako mugimendu olde aldarrikagarririk, lurralde eta instituzio ezagutza baten alde alderdi politiko ezberdinak inplikatu dituenik ?

 

Txostenak herri kontsultak gomendatzen dituelarik, tokiko elkargoentzat lurralde elkartze eta aldatzeak proposatzen dituenean edota Sarkozy presidenteak Martinikan erreferenduma antolatzea proposatzen duenean, Euskal Herriko biztanleak berrikuntza horren karietara kontsultatu gabe utz daitezkea, 35000 pertsonek (hauteslegotik %13k) formalki eskatua dutelarik ?

 

BATERA plataformarentzat (ikus beherago historia) galde horiei doakien erantzuna : ezetza da !Zuzengabekeria handi bat bailitzateke. Hemen ere eztabaida ireki behar da. Momentua egokia da. Jendartearen zati zabal batek hain argiki eta demokratikoki adierazi duen borontateari kasurik ez egitea biziki hautu okerra litzateke.

 

Egoera aztertu eta gogoetatu ondoren (ikus urrunago), BATERA plataforma konbentzitua da mobilizazio eta ekintzen tenorea heldu dela, Euskal Herriaren boza entzunarazteko eta ezagupen instituzional baten beharra eta nahikaria ozenki aldarrikatzeko.

 

Uztailaren 11n bilduko den bere Biltzar Nagusriaren karietara, BATERA plataformak iniziatiba eta mobilizapen berriak proposatu ditu.

 

Euskal Herriko ezagupen instituzionalari begira aldaketa nabarmen ezean edota hemengo herritarrak kontsultatzen ez badira, BATERA plataformak 2010eko martxoko Erregioko hauteskundeen karietara kontsultak antolatuko ditu posible izanen den herri guzietan ondoko galderaren inguruan :

 

“Ipar Euskal Herriak instituzioa bat

(departamendua edo Lurralde Elkargo berezia)

ukaitearen alde zirea ?

 

Horri begira etapa desberdinak proposatuak izan zaizkio Biltzar Nagusiari :

 

·

 

2006ko maiatzean hasi izenpeduren bilketa behin betikotz bukatu

 

 Irailean izenpedurak Estatuko ordezkariei eman

 

  Urte hondarrean Parisera delegazioa bat antolatu

 

 2010eko martxoko hauteskundeen karietara, auzapez nahiz herritarren laguntzarekin BATERAk herrietan kontsultak antolatu

 

 Bestalde Biltzar Nagusiari proposatua izan zaio plataformako bi sektorek antolaturiko mobilizazioak sustengatzea
DEIADAR manifestaldia, urriaren 24an

 

EHLG-ren kontrako dei auzia kari mobilizazio zabala, otsailaren 18an

Publié dans : Euskal Lurralde Elkargoa
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Partager    
Retour à l'accueil
 
Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés