Sep 17 2018

Audit Citoyen – Réunions locales / Herritar audita – tokiko bilkurak

Herritar audita – Lehen fasea: tokiko bilkurak – Iraila/Urria

Audit citoyen –  Première phase : réunions locales de septembre/octobre

 

Nun – Noiz – Date Tenorea – Heure
Ainizan – Ainhize Laborantza ganbaran
EHLG
Irailaren 18an
18 septembre
20:00etan
Atarratzen – Tardets Etxahun gelan
Salle Etxahun
Irailaren 21ean
21 septembre
20:00etan
Irisarrin Irailaren 21ean
21 septembre
20:00etan
Mendiben Herriko Etxean
Mairie
Irailaren 21ean
21 septembre
20:30ean
Biarritzen Elkartetxean (Darritchon karrikan)
Maison des Assos -Rue Darritchon)
Irailaren 22an
22 septembre
10:00etan
Kanbon CMS gela (Posta gibelean)
Salle CMS (derrière La Poste)
Irailaren 25ean
25 septembre
19:00etan
Hazparnen Elgar zentroan
Centre Elgar
Irailaren 26an
26 septembre
19:00etan
Izuran – Ostabat Irailaren 27an
27 septembre
20:30ean
Maulen Zerbitxugunian
Centre multiservices
Irailaren 28an
28 septembre
20:00etan
Hiriburun – St Pierre d’Irube Ourouspoure gelan
Salle Ourouspoure
Irailaren 28an
28 septembre
20:00tan
Azkainen Jauregia elkartetxean
Maison des Assos Jauregia
Irailaren 29an
29 septembre
9:30ean
Uztaritzen Mailiarena gelan
Salle Mailiarena
Urriaren 2an
2 octobre
19:00etan
Baionan Glain elkarteen etxean
Maison des Assos Glain
Urriaren 2an
2 octobre
19:00etan
Lekornen – Mendionde Herriko gelan
Salle municipale
Urriaren 3an
3 octobre
19:00etan
Baigorri Plaza Xoko gelan
Salle Plaza Xoko
Urriaren 4an
4 octobre
20:30ean
Donapaulen – Saint Palais Elkargoaren egoitzan
Siège de l’ancienne Communauté de commune Amikuze
Urriaren 11n
11 octobre
20:30ean

Sep 11 2018

BATERA : gobernantzari buruzko herritar audita

Ekimenaren arrazoinak eta helburuak, zergatik eta zertarako

 

  • Urte luzez BATERA plataformak borrokatu du Iparraldeak lurralde kolektibitatea izan dezan. Hirigune elkargoa lehen urrats gisa onartu zuen 2015ean. Orain ahal bezain ongi funtziona dadin nahi du, urrunago joan nahi baitu.
  • Iparraldeko lehen instituzioa sortu bada ere, jendarteari hitza emateko helburua duen plataformaren rola ez da bukatua.
  • Anbizio handiko jendarte erne eta mobilizatu bati esker lortu da Euskal Elkargoa. Jendarte hau Iparralde mailako gobernantza demokratiko baten sakontze eta aitzinamenduen berme da etorkizunean.
  • BATERAk badaki Euskal Elkargoa xutik ezartzen segitzeko erantzutekoak diren hamaika galdera pausatzen direla oraino, egitura berria eta neurriz berezia delako.
  • Bainan azken denbora hauetan ohar batzuk entzuten dira eta batzuek plataformaren arreta piztu dute kezkagarriak baitira. Kostaldearen eta Barnealdearen arteko haustura aipu da. Jende batzuk zentralizazioaz ari dira, podere urruntzeaz, erantzun teknokratikoak ematen direla jendartean oinarritu tokiko dinamikak garatzeko partez… Lurralde poloak ez dira oraino egituratuak. Euskal Elkargoaren sortzearen oinarrian den paktu fiskala hautsi da garraio zerga aurtendanik emendatzeko erabakiarekin. Funtsezko desadostasuna baino, batzuek kontzertazio eskasa eta gauzak tarrapataka egin direla aipatzen dute
  • Hitzaren monopolioa, garaian lehen instituzio horren kontra egin zutenei ez zaie utzi behar BATERAren ustez. Batzuk buru belarri aritu ziren Elkargoa sor ez zedin. Eta segur poztuko direla sekulan Elkargoak porrot egiten badu.
  • Bainan Elkargoa defenditu eta Iparraldeko jendea informatu zuenez, BATERAri doakio orain hitza hartzea, objektibotasun osoz eta beharrez ikusmolde kritikoa agertuz, izpiritu eraikitzaile batekin.
  • Horretarako, Elkargoaren ibilmoldeari buruzko trukaketa, diagnostiko eta proposamen memento bat proposatzen du Iparraldeko jendarteari.

 

Zer nolako ekimena ?

 

  • Gobernantzari buruz : Elkargoak eraman politika publikoen irakurketa egitea ez dagokio BATERAri, lan hori alderdi politikoak bezalako eragileei baitagokie. Bainian zaintza, informazio eta proposamen lana eramaten segitu nahi du, ibilmolde instituzionala hobetzeko, ahal bezain demokratikoki eta gardentasunez jokatuz.
  • Herritar : denek parte hartzeko ahalko dute, herritarrek, elkarte, sindikatu edo alderdi kideek, hautetsiek… Haatik, lehen fasean BATERAren ustez hobe da ardura postuetan diren hautetsiek ez dezaten parte har, polarizazio eta galde-erantzun dinamika saihesteko. Lehen fasean jendearen iritzi eta pertzepzioak bildu nahi ditu eta horretarako metodo zehatza erabiliko da.
  • audita : ez da auzia. Ez da audita teknikoa, xeheki zerbitzuen lana aztertuz (Plataformak ez du horretarako denborarik ez eta gaitasunik). Iritziak, pertzepzioak bilduko ditu, kritikoak nahiz aldekoak.

Nola garatuko da ?

  • 3 faseak
    • Tokiko bilkurak + ekarpenak biltzeko internet bidezko galdategia
    • Parez pareko galderak/informazioak
    • Jardunaldiak

Jan 21 2017

BATERA : 15 urte, lehen instituzioa !

Jan 12 2017

Denak EHLG 2017ko urtarrilaren 21ean

BATERA sare guziari gomita urtarrilaren 21a – EHLGan

Urteak eta urteak pasatu ditugu instituzio baten alde borrokatzen. Horren sortzea ospa dezagun beraz, Iparraldean hain sinbolikoa den toki batean:

Euskal Herriko Laborantza Ganbaran, urtarrilaren 21ean!

2002ko abenduaren 14an Batera plataforma sortzen zen lau aldarrikapenen inguruan: euskararen ko-ofizialtasuna, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Unibertsitate erabakitzailea eta euskal Departamendua. Izan euskararen ezagupena, Iparralde mailako laborantzako egitura baten ukaitea edota goi-mailako ikasketen egiteko parada, hiru puntu hauek Iparraldeko instituzio egituratze baten inguruan osatzen dira.

Hastapen batean BATERA plataformak Euskal Departamenduaren aldarrikapena ekarri baldin bazuen ere, 2010eko biltzar nagusian Lurralde Kolektibitatearen eskaera egitea erabaki zuen, Korsikaren ildotik. Geroztik, frantses gobernu desberdinek erantzun berdina eman dute behin eta berriz: eza borobila. 2014ko ekainean, Iparraldeko 10 herri elkargoak bateratzea proposatu zuen Prefetak. Eta ondoko urtean herriko kontseiluek proposamen horren alde egin zuten, gehiengo handi batez (%70). Anartean, BATERA-k ere, biltzar nagusi baten bidez, aukera hori gauzatzen laguntzea erabaki zuen 2015eko urtarrilean.

BATERAk 15 urtez borrokatu ondoren, azkenean Iparraldeak bere egitura instituzional propioa ukanen du. Aitzin-pausu inportante hau plataformak antolatu elkarretaratze eta ekintzetan mobilizatu diren guziekin ospatu nahi luke BATERAk, urtarrilaren 21ean, goizeko 10:00etan, EHLGren biltzar nagusiaren karietara. Bukaeran Batera-k iragan diren mobilizazio guzien ibilbide labur bat eginen dut.

 

Sep 21 2016

BATERA-ren ageria / Communiqué de Batera

 

PRENTSA AGIRIA

HELEParen prefigurazio lanetan ari den Gidaritza Batzordeko atzo bilkuratik landa, BATERAk bi puntu positibo azpimarratu nahi ditu:

  • Herritar mobilizazioa: 80 bat pertsona elkartu da hautetsi gehienen lana txalotzeko eta beste zenbaitzuen izorratze nahia salatzeko.
  • Atzo aho batez (ACBAko 6 ordezkarien bozketan ez parte hartzea salbu) bozkatu bi deliberoak: HELEParen kontrako errekurtso egileak erreferente postuetatik kentzeko lehena, Hautetsien Kontseiluko lehendakariak irailaren 27an Pauen iraganen den auzitegian hitza har dezan bigarrena, lurraldeko herri eta hautetsien gehiengoaren hitza eta erabakia oroitarazteko.

Bainan kezka iturri diren beste puntu batzuk azpimarratu nahi ditu BATERAk: ez da bozkarik izan (ezta bozka adierazgarririk ere) Gidaritza Batzordeko kide eta aldi berean errekurtso egile izatearen bateraezintasunari buruz. Bestalde, HELEParen kontrakoek kopeta izigarria erakutsi dute hirugarren errekurtsoa pausatua izan dela lotsarik gabe jakinaraziz. Halaber, irailaren 27ko errekurtsoko kontsiderazioetan agertu bezala, hautetsiek Lurralde Kolektibitatea eta Herri Elkargoa ez dituztela desberdindu erratera ausartu dira!!!

Hasi duten indar harremanak Gidaritza Batzordeko lan baldintzak gogorki zailtzen ditu, dudarik gabe.

BATERAk prefigurazio lanak sustengatzen segituko du eta saboteatze ekintzen kontra joko, mobilizazio eta ekimen desberdinen bidez. Eta engaiatu zen bezala, herritar zainketa lana egiten segituko du, informazioak zabalduz eta beharrez jendeak mobilizatuz, herrien gehiengo handi baten nahia errespetatua izan dadin.

 

Sep 21 2016

Elgarretaratzea Gidari Batzorde bilkura / Rassemblement réunion du COPIL

batera-elgarretaratzea

Sep 17 2016

Maule-ko ekitaldia – En Soule aussi élu-e-s et citoyen-ne-s présent-e-s !

ekitaldea-maulen

Sep 09 2016

Saran ere Etxea Eraiki dezagun ! A Sare aussi pour une CAPB !

img_5162

Older posts «