Iparraldeko instituzioa: nora joan nahi dugu?
BATERAk antolaturiko foroa irailaren 21ean Baionan 9:00tan (Arte eskolako auditoriumean)
Iragan udazkenean Iparraldeko gobernantzari buruzko herritar audita burutu dugu, eta baita ere, Herri Elkargoaren ibilmoldea hobetzeko hainbat gomendio zehaztu. Auditaren eduki horiek, urtarrilean, Laborantxa Ganbararen biltzar nagusian aurkeztu dokumentuan bildu ditugu (www.batera.info). Aurkezpen horretan, Ipar Euskal Herriko kuadro instituzionalak beharrezkoak dituen egiturazko bilakaerak – adibidez, Herri Elkargotik Lurralde Kolektibitatera iristeko pausoak – beste momentu batean jorratuko genituela azpimarratu genuen.
Bigarren denbora hori heldu den irailaren 21ean antolatuko dugu, forum baten bitartez (9:00etatik 13:00ak arte), instituzio eta gobernantzaz adituak diren pertsonak gomitatuz. Mezu honekin, irailaren 21eko data zure egutegietan gaurdanik atxikitzea eskatzen dizugu, eta baita zure inguruan aipatzea ere, ahal dela, bestelako ekimenak antola litzaketen eragileek kontutan har dezaten.