Warning: Trying to access array offset on value of type null in /homepages/14/d353895397/htdocs/wp-content/plugins/cocorico-social/cocorico-social-functions.php on line 186

Euskal Herriko Jardunaldien Adierazpena

Ce message est également disponible en : French

Horra Euskal Herriko jardunaldien adierazpena. MIGen entzutegian ziren guziek izenpentzeko parada ukan dute. Horrez gain, 11 egiturek eman dute heien sustengua adierazpen honi. Orain hilabete batez (urriaren 28a arte) elkarteak, sindikatak, kolektiboak edo bertze egiturak izenpetzaileen zerrendan sartzen ahal dira. Ondotik, Pariseko agintari politikoei zuzendua izanen da.

Larunbatean izenpetu dutenek : AEK, Seaska, Uda Leku, Euskal Konfederazioa, ELB, Arrapitz, EHLG, Lurrama, CFDT Pays Basque, LAB, CDDHPB (Comité Défense Droits de l’Homme Pays Basque), Lantegiak, Basaizea, Collectif Université, Hemen, Manu Robles Arangiz fundazioa — izenpetzeko, gurekin harremanetan sartu

Euskal Herriko Jardunaldietan Baionako Merkatal Ganbaran bildurik 2012ko irailaren 29 honetan,

  • Kontuan hartuz, 15 urtez Euskal Herriko gizarte zibilaren sektore anitz eta hautetsiak bildu dituen lurralde gobernantza esperimentazioaren arrakasta ;
  • Ikusiz, 2010eko abenduko lurralde erreformaren ondorioz “herriak” (eta besteak beste Pays Basque “herria”) desagertuko direla baina bereziki kontuan hartuz gaur egun gaindituak diren gobernantza egituren mugak ;
  • Kontuan hartuz, Euskal Herriko biztanleriak eta hautetsi anitzek mobilizazio desberdinen bidez (izenpetze biltzeak, herritar foroak, manifestaldi desberdinak, herritar kontsulta) gai horri buruz duten etengabeko eskakizuna ;
  • Kontuan hartuz, adostasunean eta modu eraikitzailean Garapen Kontseiluak eta Hautetsien Kontseiluak azken hilabeteotan daramaten gogoeta eta eztabaida lana, baita ere bi egitura horiek eman iritzia eta onartu mozioa ;
  • Kontuan hartuz, Euskal Herrian (bake prozesuaren hastapenak) nahiz frantses Estatuan (dezentralizazioaren III. atala) gertatzen ari diren aldaketa garrantzitsuak ;

Publikoki eta irmoki adierazten dugu

  •  gaur egun baldintza guziak bilduak direla Ipar Euskal Herriaren ezagupen sinboliko eta politikoaren eskakizunari erantzun egokia emanen dion egitura politiko iraunkorra sortzeko ;
  •  instituzio horren sortzea aitzina eman beharreko urratsa dela lurraldearen kudeaketa hobetzeko eta lurralde honetako herritar guzien beharrei erantzunen dieten elkartasunezko politikak bideratzeko ;
  •  egitura horren sortzeak anitz lagunduko duela euskararen koofizialtasuna lortzen, eskumen zabaleko unibertsitatea sortzen, laborantza ganbara sortzen baita laborantza gidatzeko lurralde batzordea (CTOA) xutik ezartzen ;
  •  egiturarik egokiena frantses Konstituzioaren araberako Estatutu Bereziko Lurralde Elkargoa dela ;

 Euskal Herriko Lurralde Elkargoa(k),

  •  gaur egungo “Pays Basque” herria-ren eremu geografikoan gauzatuko da, 1997ko erabaki prefetoralak definitu bezala,
  •  denboran moldakorra izanen da, bere antolaketan zein eskumenetan, ibilmoldeari buruzko beharrezko ebaluaketak egin eta Euskal Herriko biztanleen nahiaren arabera,  eskumen propioak ukanen ditu, Garapen Kontseiluak eta Hautetsien Kontseiluak identifikatu lurraldearen beharrei egoki erantzuteko,
  •  eskumen horien artean gaur egungo departamenduko eskumen guziak ukanen ditu, Lurralde Elkargo horrek beste maila administratiborik sor ez dezan,
  •  prestatzen ari den dezentralizazioaren III. atalak sorturik izanen da eta hemendik bi urtera kontsulta bidez biztanleek onarturik izanen da, bere lehen asanblada 2015eko hauteskundeen karietara herritarrek zuzenki hautatzeko gisan.

Baionan egina, 2012ko irailaren 29a

Leave a Reply