«

»

Sep 21 2016

BATERA-ren ageria / Communiqué de Batera

Ce message est également disponible en : French

 

PRENTSA AGIRIA

HELEParen prefigurazio lanetan ari den Gidaritza Batzordeko atzo bilkuratik landa, BATERAk bi puntu positibo azpimarratu nahi ditu:

  • Herritar mobilizazioa: 80 bat pertsona elkartu da hautetsi gehienen lana txalotzeko eta beste zenbaitzuen izorratze nahia salatzeko.
  • Atzo aho batez (ACBAko 6 ordezkarien bozketan ez parte hartzea salbu) bozkatu bi deliberoak: HELEParen kontrako errekurtso egileak erreferente postuetatik kentzeko lehena, Hautetsien Kontseiluko lehendakariak irailaren 27an Pauen iraganen den auzitegian hitza har dezan bigarrena, lurraldeko herri eta hautetsien gehiengoaren hitza eta erabakia oroitarazteko.

Bainan kezka iturri diren beste puntu batzuk azpimarratu nahi ditu BATERAk: ez da bozkarik izan (ezta bozka adierazgarririk ere) Gidaritza Batzordeko kide eta aldi berean errekurtso egile izatearen bateraezintasunari buruz. Bestalde, HELEParen kontrakoek kopeta izigarria erakutsi dute hirugarren errekurtsoa pausatua izan dela lotsarik gabe jakinaraziz. Halaber, irailaren 27ko errekurtsoko kontsiderazioetan agertu bezala, hautetsiek Lurralde Kolektibitatea eta Herri Elkargoa ez dituztela desberdindu erratera ausartu dira!!!

Hasi duten indar harremanak Gidaritza Batzordeko lan baldintzak gogorki zailtzen ditu, dudarik gabe.

BATERAk prefigurazio lanak sustengatzen segituko du eta saboteatze ekintzen kontra joko, mobilizazio eta ekimen desberdinen bidez. Eta engaiatu zen bezala, herritar zainketa lana egiten segituko du, informazioak zabalduz eta beharrez jendeak mobilizatuz, herrien gehiengo handi baten nahia errespetatua izan dadin.