Mardi 27 octobre 2009


Mercredi 11 novembre à Hasparren Centre Elgar -
9h à 12h

Réunion très importante
Pour la mise en route de la consultation des habitant-te-s lors des Régionales de mars 2010
 

-Objectifs de la mobilisation-consultation
-Aspects techniques et juridiques
-Mise en place d’équipes par cantons pour coordonner les consultations dans les communes


Pour faire entendre la voix du Pays basque : consultation citoyenne !
Par BATERA
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Mardi 27 octobre 2009



BILKURA
Azaroaren 11n, asteazkena, Hazparneko Elgar zentroan -9:00etatik 12ak arte
2010eko martxoan iraganen diren Eskualdeko hauteskundeen karietara antolatuko diren herri kontsultak antolatzeko

  • Mobilizazio-kontsultaren helburuak
  • Alde juridikoa eta teknikoak
  • Herri mailako kontsultak koordinatzeko kantonamenduko ekipak

Euskal Herriaren ahotsa entzunarazteko : herri kontsultak !
Par BATERA
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Samedi 24 octobre 2009

La plate-forme BATERA, créée en décembre 2002, s’articule autour de quatre revendications : la co-officialisation de la langue basque, la création d’un département Pays Basque, la création d’une chambre d’agriculture et la création d’une Université de plein exercice. Les grandes mobilisations organisées par la plate-forme ont été l’occasion de revendiquer conjointement ces quatre demandes.

 

Solidaire de l’appel du 24 octobre, la plate-forme BATERA, appelle ses membres, et plus généralement toutes les personnes ayant participé aux mobilisations précédentes de BATERA, à se mobiliser fortement et à prendre part à la manifestation DEIADAR organisée par Euskal Konfederazioa et Kontseilua.

 

Une fois de plus c’est dans la rue que nous devons démontrer notre détermination pour faire aboutir une de nos quatre revendications fondamentales. Une fois de plus, nous devons affirmer avec force la nécessité de reconnaître à l’Euskara, à côté du français, un statut de langue co-officielle au Pays Basque, pour que vive une des plus vieilles langues d’Europe. Nous demanderons avec force que la parole donnée soit tenue et qu’une loi reconnaissant les langues territoriales et permettant de développer des politiques linguistiques volontaristes soit votée sans tarder au Parlement.

 

 

Par BATERA
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Samedi 24 octobre 2009

BATERA Plataforma 2002ko abenduan sortu zen, lau aldarrikapen inguruan: euskararen ko-ofizialtasuna, euskal departamendu baten sortzea, laborantza ganbara baten sortzea eta Unibertsitate erabakitzaile baten sortzea. Lau aldarrikapen horiek batera plazaratu dira Plataformak antolatu mobilizazio handi guzietan.

 

Aktualitatearen arabera, batzuetan aldarrikapen batzuek besteek baino oihartzun mediatiko zabalagoa ukan badute ere, Plataforma osatzen duten kideek lau eskaeren bilakaera haste-hastetik segitu dute eta elkartasun handia erakutsi diete elkarri.

 

Heldu den urriaren 24an, 5etan, Baionako karriketan, BATERA Plataformaren sortzaileetariko bat den Euskal Konfederazioa elkarteak euskararen aldeko manifestaldi handi bat antolatzen du Kontseilua elkartearekin batera. DEIADAR deitu manifestaldi honetan euskara Iparraldean hizkuntza ofiziala izan dadin aldarrikatuko da bai eta hitz emandako hizkuntza legea lehenbailehen bozkatua izan dadin ere.

 

Agiri honen bidez, BATERA Plataformak sustengu osoa erakutsi nahi dio ekimen horri eta bere kideei eta orokorki

Par BATERA - Publié dans : Euskararen koofizialtasuna
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Samedi 24 octobre 2009
Par BATERA - Publié dans : Département Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Vendredi 9 octobre 2009


Hautetsiak Suprefeturatik ateratzen dira sinaduraz beteriko kartoinak erakundearen patioan utzi ondoren.

Berrogoi bat herritar, gehienak hautetsiak, bildu dira Baionan Izurako auzapeza den Daniel Olzomendik "historikotzat" jo duen ekimen batean parte hartzeko. Espresuki, badira lau urte abiatu sinadura bilketaren emaitzaren berri Estatuaren eskuetan ezartzeko. Orotara 32 000 karta edo sinadura bildu dituzte Lapurdi, Nafarroa Behera eta Xiberoan buruturiko kanpainian. Izan ere, hautetsiek Suprefeturaren ateak itxiak atxeman dituzte. Azkenik, eskumen politikorik ez duen idazkari batekin solastu da Baterako ordezkaritza.

Maite UBIRIA / BAIONA



 


    Nik, Pirineo Atlantikoetako hauteslea, eskatzen dut herri kontsulta baten antolatzea euskal departamenduaren gaiaren inguruan
". Batera plataformak abiatu ekimena babestuz,  Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako 32 000 herritarrek eskaera zehazki horri bere sostengua eman diote.

Gaur goizean, Baterako ordezkariek sinaduraz beteriko kartoinak Baionako suprefeturara eraman dituzte. Izan ere, sartzean gelditu dira hautetsi gehienak. Ateak itxita baitziren beraindako.

Orotara berrogei bat pertsona bildu dira "ekimen historiko" horretan parte hartzeko. Gehienak hautetsiak. Beste hainbat sektoretako ordezkariak baziren ere. Hala nola,  Sébastien Castets, Euskal Konfederazioaren ordezkaria, eta Juliette Bergouignan, unibertsitateko erakaslea, Suprefeturara gerturatu dira.

Hautetsiei dagokionez, besteak beste, Sarako auzapeza, Jean-Battit Larronde, Azkarateko auzapeza eta Garazi-Baigorri Herri Elkargoaren lehendakaria den Jean-Mixel Galant, Bastidako auzapeza, Leopolde Darritchon, Izurako auzapeza Daniel Olzomendi, Arberatseko auzapeza J.S. Bacho, Liginaga-Astueko auzapeza, Ruben Gomes, edo Alozeko auzapeza Iriart jauna izan dira gaur goizean Baionan.

Izan ere hainbat hautetsik (besteak beste Senpere, Maule, Larresoro edo-ta Hendaiako auzapezek) Baionan izan ez arren gaurko ekitaldiari babesa eman diote.

Herriko Etxe ezberdinetako oposizioko hautetsiak bildu dira baitaere Baterak antolatu ekimenean. Hantxe ziren, besteen artean, Jakes Abeberry (Biarritz), Filipe Aramendi (Urruna), Mixel Iturbide (Angelu), Aitor Arandia (Baiona), Peio Etxeberri-Aintzart (Donibane Lohizune) eta Joel Brecque (Biarritz).

Interlokutore politikorik ez

Prefeturak harrera hotza eskeini die hautetsi guzier. Herritarren ordezkariak izan arren ez dute Suprefeturan sartzekorik izan. Hartara, Baterako ordezkaritza osatzen zituzten bost hautetsiek sinaduraz beteriko kartoinak sarreran utzi behar izan dituzte Suprefeturako idazkari batekin, Cresson jaunarekin, bildu aitzin. Inolako eskumen politikorik ez duen kargu batek hartu ditu, ondorioz, 32 000 euskal herritarren nahikeria ordezkatzen duten hautetsiak. 

Ordu erdi bat luzatu den bileratik atera ondoren Baterako ordezkariek ( Etxeberri, Bacho, Bisauta, Olzomendi eta Dirassar hautetsiek osatzen duten ordezkaritza) kartoinak errekuperatu eta beste hainbat herri kontseilarien laguntzaz Suprefeturaren patiora eraman dituzte. Ondoren, Dirassarrek, Olzomendik eta Bisautak hitza hartu dute Suprefeturak agertutako "mespretxua" deitoratzeko.

Kontsultaren galdera

Demokraziaren oinarria herritarren boza entzutea dela gogoraziz, Frantziako lurralde berrantolaketaren egitasmoa eta Martinika eta Guadalupen heldu den urtarrilaren 17an eginen den erreferenduma adibidetzat aipatzen ditu Baterak Sarkozyri igorritako gutunean.

Iparraldean kontsulta antolatzeko eskatuz Frantziako presidenteari helarazi dioten gutunari "erantzun formal bat edo keinu azkar baten ezean" heldu den udaberrian, eskualde hauteskundeekin batera, herri kontsulta eginen duela Baterak iragarri du Dirassarrek. Plataformaren blogean azaltzen denez, hauxe da erreferendum horretan Baterak herritarrei pausatuko dien galdera: “Ipar Euskal Herriak instituzioa bat (departamendua edo Lurralde Elkargo berezia) ukaitearen alde zirea ? 

/www.kazeta.info webgunetik

Par BATERA - Publié dans : Euskal Departamendua
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander

Vos commentaires

 
Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés